2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dute espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSEFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute.
Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!