Tomateari  atea  nekez  ireki  zitzaion  Euskal  Herrian,  Mexikotik  etorritakoa.  Gaur  egun eguneroko  paisaia  gastronomikoaren  parte  da.  Fruitu-barazki  interesgarria  da  osasunarentzat, haren  hazkuntza  ibilbidea  oraindik  ere  koloniala  baldin  bada  ere.
Eguneroko  elikadura  paisaiari  kolorea  ematen  dio  tomateak.  Badirudi  betikoa  dela.  Hain etxekoa  kontsideratua  bada  ere,  are  Euskal  Tomateak  toki  garrantzitsua  hartzen  badu  ere,
tomatea,  berez,  Ameriketatik  ekarria  izan  zen.  Historia  bitxia  izan  du;  oraingo  begietatik  ikusia sinesgaitza  dirudi.
Amerikatik Europara XV. mendearen bukaera edo XVI.aren hastapenean heldu zen, Mexikotik Europara, hain xuxen ere. Hasieran heldu zenean, antz handia zuen hemen toxikotzat zeuzkaten bi landareekin: mandragora eta belladonna, biak familia berekoak baitira. Tomate landarea pozoitsutzat hartzen zen».
Horren guztiaz hitz egiteko Marta Barba Gasso, Hazi, barietate eta tomateen etnografia feminista Euskal Herrian tesiaren (EHU, 2021) egilea daukagu gaur gure programan. Marta herrialde Katalanetan hazia izanik, Urumea bailarara aldatu, eta bertan bota ditu erroak. Soziologian lizentziatu ondoren, Ikasketa Feministetan masterra egin eta antropologiaren adarretik bukatu berri du tesia. Bioaniztasunean eragiten duten prozesu sozialak eta kulturalak aztertu ditu, bi tomate barietateren kasu azterketatik abiatuz. Tomate haziek iraganeko tomateei eta etorkizunekoei buruz hitz egiteaz gain, gure kulturari buruz ere hitz egiten digutelako.
Euskal tomatearen jack barietatea eta Aretxabaletako tomatea aztertu ditu Marta Barba Gasso antropologoak bere doktore tesian, eta landutako horren berri zabaltzen ari da azken hilabetetan: “Hemen ereiten dugun hazi bat ekoizteko prozesua uste baino askoz konplexuagoa da, eta hainbat lekutan egiten da”.
				
