 
                        Rosa  Parks  ekintzailearen  biografia  argitaratu  du  aurten  Katakrak  argitaletxeak,  eta  Amaia  Astobiza  Uriarte  itzultzaileak  euskaratu  du.
Rosa  Parks  nor  izan  zen,  bere  biografia  –Rosa  Parks  Nire  istorioa  liburua  eta  itzulpenari  buruz  berba  egiteko  huribldu  da  Amaia  bera  97  irrati  libreko  estudioetara.  Abestiak  besapean,  liburuaren  itzulpena  gogora  ekarri  eta  giza  eskubideen  aldeko  ekintzaileari  buruz  aritu  gara  hizketan.
Rosa  Parks  |  nire  istorioa  
1955eko  abenduaren  1ean,  Montgomeryko  (Alabama)  autobus  batean  zihoala,  Rosa  Parksek  uko  egin  zion  bere  aulkia  gizon  zuri  bati  uzteari.  Autobus-gidariak  poliziari  deitu  zion,  eta  Parks  atxilotu,  epaitu  eta  zigortu  egin  zuten.  Montgomeryko  beltzek  boikota  egin  zioten  autobus-zerbitzuari  urtebetez,  epaitegiek  segregazioa  legez  kanpo  utzi  zuten  arte.

Musika  beltza

Aurkezpen  musikatua  prestatu  du  Amaia  Astobizak,  eta  playlist  horretako  abesti  batzuk  jarri  ditugu  irratsaioan.  Beste  batzuk  gehitu  dizkiogu,  gu  ere  beltzak  gara  /  euskaldunak  gara  eta  harro  gaude.  Maite  dugu  James  Brown,  Negu  Gorriak,  Public  Enemy,  Aretha  Franklin,  Nina  Simone  edota  beste  asko.
 
				
