mikel's Archive

Dirua xahutzeko garaian gaude murgilduta eta, kontsumismoa gaitzetsi arren, erosketa kritikoak egiteko hainbat hirizpide eman nahi izan ditugu. BDS (Boikot, Desinversiones y Sanciones) mugimenduak Imaginarium markako jostailuak zergatik ez ditugu erosi behar esan digute eta Urtxintxako lagunekin ipuin ez sexisten gainean mintzatu gara. Horretaz gain, Bilbao Mendi Film jaialdiaz egin dugu berba bere zuzendariarekin. Gozatu!!

Gaur, ustelkeriaren nazioarteko egunean Berri Otxoak elkartearekin bat egin dugu Barakaldoko auzokideen egoerari buruz gehiago jakiteko. Horretaz gain BALA azokaren berri eman dugu eta Herrikolore komunikabideko kide batekin mintzatu gara herri hedabideei buruz. https://ia601503.us.archive.org/33/items/20151209mallonakoLeihotik/20151209mallonako%20leihotik.mp3 Download this podcast

Entzun ezazu CNT sindikatuko kideari egindako elkarrizketa Mallonako leihotik magazinean. https://ia601508.us.archive.org/25/items/20151021CNTpandaMallonakoLeihotik/20151021CNTpanda%20mallonako%20leihotik.mp3 Download this podcast

OihuK gune feministaren kide batekin mintzatu gara iragarritako hustuketaren inguruan. Horrez gain, Etxera-gune, gaixo dauden presoak etxera ekartzeko Bilboko Plaza Biribilean antolatutako mobilizazioari, erreparatu nahi izan diogu. https://ia601500.us.archive.org/12/items/EtxeraGune/Etxera-gune.mp3 Download this podcast https://ia601507.us.archive.org/5/items/Oihuk/Oihuk.mp3 Download this podcast

Lehenengo denboraldiaren arrakasta ikusita , abian jarri dute jada bigarrena. Jon Urrutiak ekartzen dizkigu Ahopeko kontzentuen denboraldi berri honen nondik norakoak. https://ia601505.us.archive.org/11/items/20151013AhopekoKontzertuak_201510/20151013-ahopeko%20kontzertuak.mp3 Download this podcast