Mugaldeko taberna: Mugaldeko taberna zabalik

Mugaldeko taberna: Mugaldeko taberna zabalik
Mugaldeko taberna Saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.
HAU Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.
Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.
Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala.
Gabriel Arestiren antzerki obra batetik hartutako ideia da. Taberna batean musika dago, elkarrizketak, gogoetak, bronkaren bat, rollo atseginak eta imajinatu ditzakegun gauza asko. Bilboko taberna euskaldun bat edo da Mugalde. Berria eta egungoa. Eta betikoa izan nahi du.

Zatoz zu ere, Mugaldeko taberna-ra, tarte atsegina izatea espero dugu.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *