Pantailak euskaraz!
Pantailak euskaraz ekimeneko Izaskun Rekalde egon da gurekin Mugaldeko tabernan.
Pantailak euskaraz ekimenak ikusentzunezko alorrean gure hizkuntza bultzatu eta hedatu nahi du. Aukera asko izango dira datorren azaroaren 11tik aurrera Pantailaldia ekimenean.
Badator #Pantailaldia! Hauek dira azaroaren 11tik 18ra ekimenean burubelarri murgilduko diren 5 boluntarioak:
*Andoni Solorzano, Sondika (BIZ)
*Itziar Luri, Iruñea (NA)
*Mitxel Elortza, Gasteiz (ARA)
*Nagore Irizar, Sara (LA)
*Ioritz Gonzalez, Azkoitia (GI)AUPA EKIPO! pic.twitter.com/XfGp4C2cOV
— Pantailak Euskaraz (@PantailakEusk) November 8, 2022
Bertso txapelketa jarraitzen
Eta saioaren bigarren zatian, pantailan Euskal Herriko bertsolari txapelketari begira jarri gara. Asteon txio mordoa agertu da kexuka Ïrungo saioaren puntuazioa dela eta, eta gu ere murgildu gara bertsogintzaren zurrunbiloan. Pasarteak, puntuazioak eta hurrengo saioak komentatuz.
Bukatu zinuema.eus film eskaintzarekin egin dugu. Eta musikarekin, nola ez.
Hondar ahoak soinu banda
Irratsaio honetan Hondar ahoak Koldo Almandozek ETBrako sortutako seriea gogora ekarri, eta Aitor Etxebarriak sortutako soinu bandako pieza batzuk entzun ditugu.