Mugaldeko taberna: Ander Lipus, Ane Lindane eta Mixel Etxekopar gurekin

Mugaldeko taberna: Ander Lipus, Ane Lindane eta Mixel Etxekopar gurekin

Hondamendia antzezlana taularatzen ari dira Axut eta Artedrama taldeak elkarrekin. Zaldibarreko zabortegia erori zen behera duela bi urte, pandemia etorri zen gero. Gaia hartu eta Ximun Fuchsek zuzendu eta Harkaitz Canok idatzita taularatu dute Hondamendia. Ander Lipus Mugaldeko tabernan aritu da hori guztia kontatzen. Igandena Bilboko Arriaga antzokian egongo dira gainera.

Bakarrizketak

Irrifartsu sartu da atetik Ane Lindane gero. Umorea, barrea eta pentsamendu kritikoa lantzen ditu bere emanaldietan, bakarrizketetan. Eta gurean ere umorearen seriotasunarekin gauza askori buruz aritu gara, ahotik barroa kendu ezinik. Gogoetak, umorea, une ederrak, aspaldian egiten dituen saioak… 700 lagunen aurrean Campos antzokian, Arrasateko gaztetxea beterik… edota hilean behin Bilboko Alde zaharreko Kabaret tabernan egiten dituzten mikrofono irekiko topaketak.

Zinema Zuberoan


Xiberoa Zinez
aurkeztu digu Mixel Etxekoparrek. Asteburu honetan Maulen egingo duten zinemaldia. Bere eleak entzunez, musikarekin itxi dugu Mugaldeko Taberna. On egin.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *