Azken urteotan, trans kolektiboak bere gorputz eta identitateen aurkako gorroto-diskurtsoak
areagotu direla ikusi du. Diskurtso horiek ukatu egiten dute eskubidea autodeterminaziorako
eta bizitzak despatologizatzeko, biak ere kolektiboaren errebindikazio historikoak.
97 Irratia beti egon da LGTBIQ+ kolektiboaren borroken alboan eta eskubideen defentsan, gure
hedabidearen printzipio editorialetan jasotzen den bezala. Hala ere, amorruz eta minez ikusi
dugu gure irratiaren programazioa mezu transfoboak zabaltzeko nola erabili izan den.
2022aren amaieran, Bazterrak saioak irratiaren ildo editorialarekin zerikusirik ez duen edukia
igorri zuen.
97 Irratiko asanbladak gure gain hartzen dugu egoera honetan dugun erantzukizuna.
Barkamena eskatzen diegu gure entzule guztiei eta, bereziki, LGTBIQ+ kolektiboari. Hori dela
eta, barne-lan bat hasi dugu, gertaera honetan egindako akatsak argitzeko eta gure
protokoloetan txertatu behar ditugun hobekuntzak berrikusi ahal izateko. LGTBIQfobiak
kolektiboki landua izan behar du, izan ere, ikusgarritasun maila ezberdinetan bada ere, oraindik
gure artean bizi den fobia bat da.
Bazterrak programa jada ez da asanblada honen ezta 97 Irratiaren programazioaren parte ere,
eta eduki guztiak gure web orritik ezabatuak izan dira. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu
LGTBIQ+ kolektiboei, beraien ikuspuntu kritikotik eta bidelagun moduan, gure akatsez
ohartarazi eta beharrezko hausnarketa hau burutzera bultzatu gaituztelako.
Gora borroka marikabibolloa! Beti zuekin!
97 IRRATIAREN OHARRA BERE PROGRAMAZIOAN IZANDAKO EDUKI TRANSFOBOKO EMANALDIEN HARIRA
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!