
“Ez dut hizkuntza aukeratzen, hizkuntzak aukeratzen nau.” “La vida, la naturaleza y la ternura son mis fuentes de inspiración.” “Nos extinguiremos en 200 años, en 200 años no nos da tiempo a ser decentes.” “Niretzako ekologismoa eta feminismoa ia gauza bera dira. Azkenean, niretzako puntu berera heltzen gara: bizitzak erdigunera.”
2025ean hasi gara euskal madeja honekin! Xamurtasuna erradikala, labanak, feminismoak eta momentuaren potentzia ekarriko digu gaurko euskal eszenak. Horretarako, Izarorekin hasiko gara: bere freskura posizionatuarekin eta bere ahots nahastezina.
Eta Madeja hau ehunduz, Nogenen ukelelea, armonika eta ahotsak ezagutuko ditugu. Zer gehiago? konfinamenduak oparitu zigun aurkikuntza bat: Ghau.Hortik, La Furiaren potentzia eta mezu argiak ezagutzera joango gara. Eta bukatzeko, Anita Parkerren elektro-swinga exploratzera mugituko gara.
Eta tutifrutian? Ba Anesonikoak erakutsi zigun talde bat: Nakar. Terapia bai, greba ere bai, terapia bai, sua ere bai. Zer emango digu Nakarrek? Loreak edo labanak? Ba espiritu honi buruz hitz egingo dugu tutifrutian.
Bukatzeko, nobedade sonikoetan, 22garren madeja sonikoan agertu ziren artisteekin joango gara: Anari eta Belako. Ze aurten, abeti eta bira bat oparitu dizkigute eta errepasatuko ditugu.
Zer, hasiko gara?
Hasiko gara!
- Izaro – Aguacero (15:50)
- Nogen – Loreak Eman Arte (25:21)
- Ghau – Noite (35:25)
- La Furia – Erro (46:44)
- Anita Parker – Orfidal (56:03)
- Nakar – Lore ta Laban (1:11:27)
- Anari eta Belako – Deus Ex Machina (1:21:18)
- Izaro – Aguacero (15:50)
- Nogen – Loreak Eman Arte (25:21)
- Ghau – Noite (35:25)
- La Furia – Erro (46:44)
- Anita Parker – Orfidal (56:03)
- Nakar – Lore ta Laban (1:11:27)
- Anari eta Belako – Deus Ex Machina (1:21:18)