Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo en 97 irratia

Eremuz Kanpo saioaren bigarren denboraldiko lehen atala. Zortzi urte geroago Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea itzuli egin dira Bilbo Hirira ezezik 97 Irratira, zinema, telesailak, ikusi-entzunak  eta oro har mugimenduan diruditen irudiei (eta haien soinuei) buruz hitz egiteko.

Lehenengo saio honetan ezer (argirik) gertatzen ez den film horiek izan dituzte hizpide, Mulholland Drive, La Chinoise, Blow Up, Zerkalo edo Hiroshima Mon Amour kasu. HBOren Treme eta New Orleanseko Katrinaren osteko musika ere bertan izan dira, Addams familiarekin batera, haurtzarotik ikusita.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *