Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia elkarlanean egunero Bilbo Hiria eta 97 irratiaren artean

Epa, lo sentimos, no tenemos versión en español de este texto.

Bilboko Arrosako euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin.

Eduki irekiak izango dira, hedapenerako baimen osoarekin, eta, zuzenean igortzeaz gain, egunero podcast moduan eskegiko ditugu bilbohiria.eus eta 97irratia.info webguneetan.

Bilboko Konpartsak federazioari eta konpartsa bakoitzari dei egiten diegu euren informazioak bidaltzeko eta elkarrizketak egiteko kontaktuak helarazteko, baita egunero 12:00-14:00ordutegian, txosnetako megafonietan gure emankizunarekin sintonizatzeko (FMko 96 eta 97 sintonietan edo Internet bidez).

Iragan urtean Aste Nagusiari jarraipena bertatik bertara eta zuzenean egiteko asmoa gauzatu zuen Bilbo Hiria irratiak. Sei egunez, Aste Nagusiko astelehenetik larunbatera, 12etatik 14etara zuzeneko saioa egin zuen egunero Bilbo Hiriak jai eremutik:

http://bilbohiria.eus/saioak/aste-nagusia

Irratia kalera atera zen, ikusgarri egin zen. Elkarrizketa ugari egin ziren, era askotako lagun asko igaro baitziren gure mikrofonoetatik. Balantzea oso positiboa izan zen.

Azkenaldion, Bilboko euskal irratien arteko elkarlan adibide batzuk izan ditugu (Korrika eta Gure Esku dago), aho-zapore gozoa utzi digutenak. Aurten konpartsek, irratigintzara hurbiltzeko saioa egin dute, 97ren gonbitari erantzunez, «Konpartsen ordua» irrati saioaren ale batzuk grabatuta.

Bestalde, konpartsetatik interesa dago tokiko euskal komunikabideekin sintonian jarduteko. Iaz Hamaika Telebistarekin egin zen akordioa eta Aste Nagusian egunero egun bakoitzaren esanguratsuenaren laburpena biltzen zuten erreportajeak egin zituzten konpartsentzat. Aurten gauza bera egingo du Hamaikak. Uriolak ere jarraipen berezia egingo du, Bilboko Konpartsekin koordinatuta.

Zeuen informazioak bidaltzeko

Xabier Landabidea (Pa-Ya) 97 irratia
Telefonoa: txerren@gmail.com
Jabi Zabala (Algara) Bilbo Hiria
Telefonoa: jabizabala@gmail.com

bilbohiria

cropped-logo_97-txikia

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *