Eremuz Kanpo: #IrratiakAsteNagusian aurrera goaz!

Bilboko Konpartsek 2015eko Aste Nagusiaren Bandera Urdina eman digute aurten Bilbo Hiria Irratia, Uriola, Hamaika Telebista eta 97 Irratiaren arteko elkarlaneko irratsaioari.

Zorionak lan taldeari eta eskerrik asko, Bilboko Konpartsei!!! Hau hasiera baino ez da!

bandera urdina

Hemen duzue  zuzeneko emankizunen aukeraketa bat hemen (audioak Bilbo Hirian entzungarri, Jabi Zabalaren lanari esker – Jabi goian, ezkerrean, Algarako kamisetarekin, Ane Zabalaren ondoan-). On egin!

txupinera-pregoilaria

 

gaurko-lantaldea2

 

 

 

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *