97FM irratia: Alternatiben Herria 97 irratian: Irailaren 24ko zuzenekoa

Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbora dator. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa,  Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartaren ardatz nagusiak jarraituz eta Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinen topagune komuna izan nahi duena.

20150924 Bilboko aurkezpena

Hilabete arinago eragile eta kolektibo ezberdinek aurkezpena egin dute Unamuno Plazan, eta irratira hurbildu zaizkigu 2 orduko saio berezi batean ekimenaren berri ematera. Bilboko udalak ez du baimenik eman prestatuta zegoen azoka txikia Unamunon antolatzeko, baina uhinetan eraiki dugu ideia eta proposamenen azoka.

Hemen duzue saio osoa entzungai:

Descargar este podcast

 

alternatiben herria 7 alternatiben herria 6alternatiben herria 2 alternatiben herria 4 alternatiben herria 5 alternatiben herria 3

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *