#AskaMartxa-ra goaz eta 97 irratiko uhin libreetan bat egingo dugu

#AskaMartxa-ra goaz eta 97 irratiko uhin libreetan bat egingo duguLarunbatean Madrilgo Atocha-tik Puerta del Sol-era burutuko den manifestazioaren zuzeneko jarraipena emango dugu Bilboko 97 irrati libretik.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta manifestazioaren hasierarekin bat eginez zuzeneko irrati saioa jarriko dugu abian bertatik bertara gertatzen den guztia kontatzeko.

Bilboko alde zaharreko 97 irratiaren estudiotik eta Madrilen izango diren lagunekin bat eginez, gonbidatuak, elkarrizketak eta hainbat ahotsekin batuko dira gurean.

FM-ko 97an edo streamming bidez hemen klik eginez.

Elkartasuna herrien arteko xamurtasuna delako… Zatoz zu ere #AskaMartxara!
Gu ere bagoaz!

812225314_4267060199193456107

IMG_2015-10-31 19:13:12

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *