97FM irratia: Leihoa zabaldu eta «Bizilagunak» ekimena eta «Futbolariak eta printzesak» antzeslana ezagutu ditugu

Leihoa zabaldu eta agenda eta deialdiak apitau bezain pronto, elkarbizitza eta antzerkiari so egin dugu.

Bizilagunak ekimena ardatz hartuta ekimen honen Getxoko dinamizatzailea den Leire Muñozekin hitz egin dugu, datorren igandean hamaika etxeetan bizilagunen arteko bazkariak egingo baitira.

Eta saioaren bigarren zatian, larunbat eguerdian estreinatuko den «Futbolariak eta printzesak» antzezlana hizpide izan dugu, eta horretarako Galder Pérez antzerki zuzendariak obraren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *