Urte berri on entzule maitea!

Hasiko gara urtea herri komunikabideei begira, Berton aldizkariaren errepasoarekin alegia. Urtarrilaren 18an Erandioko bi gazte epailearen aurretik pasa beharko dira. Gazte Asanbladako kide batek emango digu informazio gehiago. Horretaz gain, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak ekimen interesgarri baten berri emango digu. Asteburu honetan Oiz mendian zuhaitzak landatzeari ekingo diote. Gehiago jakiteko entzun Mallonako leihotik.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *