Eremuz Kanpo: EREMUZ KANPO 4X16: TXIKITAKOAK

Eremuz Kanpo: EREMUZ KANPO 4X16: TXIKITAKOAK

Txikitakoak.

Orain baino txikiago ginenekoak. Garen gorputz hauek bolumen eskasagoa okupatzen zuten munduan. Likido batean murgilduz gero kantitate txikiagoa desplazatuko zuketen orduan.

Txikiagoak ginen, eta berriagoa zen mundua, eta usain eta zapore berezia hartzen genien gauzei. Oraindik ere irauten duten gauza berrien usain eta zaporea hartzen genien soinu eta irudi batzuei.

ETB1 bera berria zen guretzat. Eta irudimena genuen. Bai guk, eta baita ETB1ek berak ere.

Marraskil Boss eta Pantxineta, Flannery eta bere Astakiloak. Mundua bere estrainotasunean onartzen genuen, hura baitzen gure mundua.

Gaur Eremuz Kanpon txikitakoez akordatuko gara.

Ume ginenekoaz.

Umeago ginenekoaz.

Ume ere baginenekoaz.

Nostalgia, gozamen kitch eta auzolotsaren arteko multiplo komunik txikiena.

Descargar este podcast