Nakba, Huts argitaletxea eta Arte Ederren museoko langileen borroka

Nakba, Huts argitaletxea eta Arte Ederren museoko langileen borroka

Entzun ezazu gaurko MALLONAKO LEIHOTIK saioa. Palestina sareko kidea den Peio Saez de la Fuenterekin egon gara solasean. Palestinak pairatzen duen apartheid zitalarekin amaitzeko ordua da eta herritarrok lan handia egin ahal dugu bide horretan.

Lakaben, herri okupatuan, sortutako Huts argitaletxeak haien egitasmoaren aurkezpena egingo dute ostiralean Bilbon, Luis Michel liburudendan. Gure Nafarroako Piriniotik erantzun dute gure deia.

Bilboko Arte Ederretako Manpower azpikontratako 34 langileek  adierazi dute «lan baldintzak penagarriak» direla eta, maiatzaren 16an greba egingo dutela, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat. Haiekin hitz egin dugu haien borrokarekin bat eginez.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *