Tesla ordua: 9. kapitulua

Tesla OrduaAtzo, ekainak 28, guretzat iraila arteko azken saioa izateaz gain, Vidovdan eguna izan zen, serbiarrentzat euren nortasunaren eta naziotasunaren eguna dena. Vidovdan egunean, serbiarren historian eragin handia izan dituzten gertaerak gertatu izan ohi dira, horietako ezagunena 1389.ean izan zelarik: Kosovoko Borroka. Vidovdan festaren jatorri paganotik hasiko gara, egun den jai nazionala bihurtu arte izan duen eboluzioa azalduz.

Segituan, aurreko mezuan egin bezala, gure elkartearen adiskide eta Balkanei buruzko erdal hizkuntzako komunikazioan aitzindari izan den Aleksandar Vuksanovićez hitz egin dugu, bera liburu Kosovo. La coartada humanitaria komentatu dugularik.

Azkenik kiroletarako tartea izan dugu. Bertan, (gizonezkoen) Futbol Eurokopan balkaniar taldeen jaso dituzten porrotez hitz egin dugu, eta Belgraden izango den (gizonezko) Saskibaloi Aurreolinpikoaz ere jardun gara.

Honen bestez bukatu da aurtengo ikasturtea. Irailean itzuliko gara.

0:00
0:00

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *