Tesla ordua: 11. kapitulua

Egunon jugomaiteok!!

Tesla Orduaren bigarren denboraldiko bigarren irratsaioa aurkezten dizuegu. Oraingo honetan, prestatutako egitaraua uste baino azkarrago bete dugu eta hitz eta pitz, azkenean lanak erdizka utzi ditugu (inat delakoa izango da?).

tesla-orduaLehenik berri politikoekin hasi gara. Atal hau, Montenegron berriki izandako legebiltzar hauteskundeekin hasi dugu, 27 urte boterean daramatzan Milo Djukanovićen ofizialismoak berriz irabazi ditu hauteskundeak, oposizioaren protesten eta mafia-klan ezberdinen arteko bortizkeriaren artean. Gertakari hau, Montenegroren historiari eta nortasunari errepasoa emateko aprobetxatu dugu. Gainera, esan beharra dago Montenegro NATOn sartzeko tramiteak bukatzear daudela, herriaren parte handi bat kontra badago ere. Segituan, aurreko irratsaioan komentatu genituen Kroaziako legebiltzar hauteskundeen osteko Gobernu koalizioa eratzeko maniobrei buruz hitz egin dugu. Aurreko zentro-eskuineko koalizioa gehiengo absolutuaren ertzean dago, eta hauxe ziurtatzeko Andrej Plenković lehen ministroak gutxiengo serbiarraren alderdiarengana jo du babes bila. Plenkovićen HDZ alderdiaren eta Kroaziako serbiar gutxiengoaren arteko harremanak oso txarrak iza dira, eta negoziazio hauek irekitzea bitxia izan da. Azkenik, Serbiara egin dugu salto, eta han, Milan Nedić 1941 eta 1944 artean, Alemaniaren okupazio pean lehen ministro kolaborazionista errehabilitatzeko honen familiak eskuin muturraren babesaz hasitako prozesu judizialaz aritu gara, asmo hauek gaitzetsiz.

Ondoren kirolak aipatu ditugu. Kasu honetan, Bosniako, Kroaziako eta Serbiako futbol Ligak aipatu ditugu, bai gizonezkoen zein emakumezkoen modalitateetan, eta Ligen azken edizioez ere hitz egin dugu.

Azkenik, Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztiek konpartitzen duten sinbolo batez hitz egin dugu. Ikur hori ez da ikur politikoa ezta ideologikoa, baina bai beste ikur abertzale zein internazionalista bezain indartsua da, batez ere aisialdiarekin lotua baitago. Hainbat izen dituen edari batez eri gara: rakija serbokroazieraz, palinka Hungarian eta Errumanian, palenka Eslovakian… Batez ere aranez egindako pattar indartsua da (mahatsez, marrubiz, udarez edo eztiz ere egin badaitekeen arren); denetariko bazkari zein ospakizunetan erabiltzen dena, bai ezkontzetan, bai lagun-arteko afarietan, zein gamilia bazkarietan, eta ez da faltatzen gonbidatua etxera datorrenean. Dudarik gabe, Drina Zubia Elkartearen izpirituarekin bat egiten duen edaria.

0:00
0:00

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *