Eremuz Kanpo: The Wicker Man

1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. Irla bat, Summerisle. Sagarrak, erbiak, komunitate ezin kohesionatuagoa, eta hidrohegazkinez iristear den polizia.

Izenik gabeko gutuna jaso du poliziak, neskato bat desagertu egin dela. Haren lana da, gurutzada bihurtuko denari aurre egitea. Haren lanean, haren legean konfiantza itsuz abiatu da Neil Howie sarjentua, eta halaxe arituko da film osoan zehar.

Harrotasuna behar du batek egun, bide zuzenetik joango bada, garbia izango bada, orbanik nahi ez badu. Harrotasuna behar du batek egun, nahi bezalakoa izango bada, bera izango bada, bidezidorrik onartzen ez badu. Tentatu egingo dute; mozkortzen saiatu. Whiskeyari ezezkoa, gorputz ederrei ez ikusia. Zerbait baitu defendatzeko, zerbait lortzeko, kosta ala kosta. Eutsi egin behar baitio, eutsi, gogorra izanagatik ere.

Zuzena izango bada, zuzen ibiliko bada, baldin eta ez badute okertu ahal izango. Baldin eta hizki-larrizko Jainkoa izango bada den-denak epaituko dituena, heriotzaren garrek kiskalitakoan; baldin eta berpiztuko bada.



0:00

0:00

Descargar este podcast

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *