Kaixo Balkan guztietako emakumeok!
Martxoaren 8an tokatu zaigun programa honetan, jakina, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaz hitz egin dugu, batez ere, egun horrek Balkanetan duen itzalaz. Emanaldi honetan, soilik emakumezko talde eta abeslarien musika jarri dugu.
Lehenik eta behin, egun hori Balkanetan historikoki nola ospatu izan den, hara nola zabaldu zen, zein garrantzia izan zuen, eta II Mundu Gudaren ostean Estatu batzuetan (Bulgarian, Hungarian eta Albanian adibidez) jaiegun ofizial moduan izendatu izanaz mintzatu gara (Jugoslavia Sozialistan ez zen jaiegun izan, nahiz eta oso jai ospetsua zen).
Horrez gain, Balkanetako emakume famatu batzuk airera ekarri ditugu. Idazleak, politikariak, zientzialariak, militarrak… gure artean gogoratu ditugu.
Azkenik, Jugoslaviako Herri Askapen Gudan emakumeek izan zuten paperari errepaso historikoa eman diogu. Kontuan izan behar da II Mundu Gudan izan ziren armada guztietan, Jugoslaviar Partisanoen Armada izan zela emakumeei toki handien egin zien armada (bere borrokalarien %13 emakumezkoak ziren -100.000 emakume 700-800 mila borrokalari zituen armada baean): lau emakume partisanoetatik bat gudan hila izan zen). Hau ez zen soilik inguruabarren produktu izan, baizik eta baita ere Alderdi Komunistaren eta Tito mariskalaren politika baten ondorio, zeintzuek jugoslaviar herriaren askapen sozial eta nazionalarekin, genero askapena ere lotu zuten. 1942an fundatutako Emakumeen Fronte Antifaxistaren papera ere aipatu dugu.
Entzun gure irratsioa hemen: <iframe src=»https://archive.org/embed/TeslaOrdua20180308″ width=»500″ height=»140″ frameborder=»0″ webkitallowfullscreen=»true» mozallowfullscreen=»true» allowfullscreen></iframe>