Hedukiak
Hondamendia antzezlana taularatzen ari dira Axut eta Artedrama taldeak elkarrekin. Zaldibarreko zabortegia erori zen behera duela bi urte, pandemia etorri zen gero. Gaia hartu eta Ximun Fuchsek zuzendu eta Harkaitz Canok idatzita taularatu dute Hondamendia. Ander Lipus Mugaldeko tabernan aritu da hori guztia kontatzen. Igandena Bilboko Arriaga antzokian egongo dira gainera.
Bakarrizketak
Irrifartsu sartu da atetik Ane Lindane gero. Umorea, barrea eta pentsamendu kritikoa lantzen ditu bere emanaldietan, bakarrizketetan. Eta gurean ere umorearen seriotasunarekin gauza askori buruz aritu gara, ahotik barroa kendu ezinik. Gogoetak, umorea, une ederrak, aspaldian egiten dituen saioak… 700 lagunen aurrean Campos antzokian, Arrasateko gaztetxea beterik… edota hilean behin Bilboko Alde zaharreko Kabaret tabernan egiten dituzten mikrofono irekiko topaketak.
Zinema Zuberoan
Xiberoa Zinez aurkeztu digu Mixel Etxekoparrek. Asteburu honetan Maulen egingo duten zinemaldia. Bere eleak entzunez, musikarekin itxi dugu Mugaldeko Taberna. On egin.