Posts Tagged “antzerkia”

Mugaldeko taberna: Ander Lipus, Ane Lindane eta Mixel Etxekopar gurekin

Mugaldeko taberna: Ander Lipus, Ane Lindane eta Mixel Etxekopar gurekin

Hondamendia antzezlana taularatzen ari dira Axut eta Artedrama taldeak elkarrekin. Zaldibarreko zabortegia erori zen behera duela bi urte, pandemia etorri zen gero. Gaia hartu eta Ximun Fuchsek zuzendu eta Harkaitz Canok idatzita taularatu dute Hondamendia. Ander Lipus Mugaldeko tabernan aritu da hori guztia kontatzen. Igandena Bilboko Arriaga antzokian egongo dira gainera. Bakarrizketak Irrifartsu sartu da…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Pessoa, Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mugaldeko taberna: Pessoa, Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. https://archive.org/download/bidegorritik20200310/bidegorritik20200310.mp3 Descargar este podcast

Leer más »

Mugaldeko taberna: Mikel Martinez aktorea eta tabernaria Bilbo eta antzerkiari buruz

Mugaldeko taberna: Mikel Martinez aktorea eta tabernaria Bilbo eta antzerkiari buruz

Mikel Martinez aktorea eta tabernaria izan da 97 irrati librean. Bilbo eta antzerkia izan ditugu hizpide ordubetean. 80. hamarkadan Maskaradarekin hasi eta gaur egun Patxo Telleriarekin batera ikusten dugu Mikel antzerkia egiten. Bere obrak, bere lanak, bere abenturak kontatu dizkigu. Bilbon antzerkia bizi bizi dago gaur egun, eta etorkizuna baikor eta umoretsu ikusteko motiboak eman…

Leer más »

Mugaldeko taberna: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Mugaldeko taberna: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. https://ia801508.us.archive.org/8/items/bidegorritik20151015/bidegorritik20151015.mp3 Descargar este podcast

Leer más »