Lur eta Murmur: DUINA, Baratza ekologikoaren bideragarritasuna

Iruditegi kolektiboan dago lurra lantzea eta baserrietan bizitzea bizi-aukera gogorra dela: inoiz bukatzen ez den lana, oporraldirik gabekoa, oso fisikoa, dirulaguntzen menpekoa… Baserritar askok nahiago dute haien seme alabentzeko beste bizimodu ezberdina. Hori dela eta Euskal Herrian belaunaldien arteko erreleboa ez dago bermatuta.

Iruditegi kolektiboan dagoen uste horren sustraiak benetazko errealitatean oinarrituta dauden ikertu nahi izan du BIOLUR elkarteak UPV/EHUrekin (Mirene Begiristain eta Aintzira Oñederra).

2016an Biolurreko baratzezainen taldeak ikerketa ildo bat abiatu zuen baratza ekologi-koen bidera¬garritasuna aztertzeko; ibilbide horretan 2020an DUINA proiektura iritsi ziren. Bi urtez iraun duen proiektuan, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 baratza proiektuen azterketa izan da. Bertan, laboreen ekoizpen kostuak, soldatak, lan orduak, prezio dui-nak, eta orohar nekazal proiektuen duintasun ekonomiko eta sozialerako hainbat datutan sakondu da.

Aurtengo irailean Irailean aurkeztu ziren ondorioak eta geroztik Biolurreko kideak jen-dearteratze prozesuan ari dira “Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia” kanpainaren baitan.

Ikerketa honi esker, baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa landu ahal izan da. Sortutako ezagutza honetaz baliatuta espero dugu, ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko urratsak ematea bai arlo instituzionaletik bai eta arlo sozioekonomikotik.

Honen inguruan hitzegiteko gaur Biolur elkarteko kideak diren Maider eta Leire ditugu gure artean.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *