
Azaroaren 13an programazioa aurkezteko egingo dugun zuzeneko Radiotxoua jakinarazi nahi dizugu. Aurten prestatzen ari garen irratsaio berezi hau 2 ordukoa izango da, Hika Ateneoan (Ibeniko kaia, 1), Bilbon. Radiotxoua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bertan, etxeko esatarien parte hartzeaz gain zuzeneko musika eta antzerkia izango dugu. Ane Lindane, bakarhizketalaria, elkarrizketatuko dugu eta emanaldiak Lova Lois, poeta, rapera eta kantautorea, Borja Intentándolo, kantautorea, eta Bea Insa, aktore, sortzaile eta eszena zuzendariaren eskutik izango dira. Gorde ezazu eguna, azaroaren 13, eta Hika Ateneoan ikusiko dugu elkar. Sarrera librea da.