Txokogorri saio berezia: GREBA OROKORRA

Gaur saio berezia izan dugu Txokogorrin. Iritzi zutabea Endikak ekarri digu,  CNT sindikatuko kidea bera. Oskar Arandarekin Bilboko kaleetara irten gara egoeraren berri izateko eta Bilboko egitaraua errepasatzeko. NOR NORI ZER kolaborazio berezia izan dugu Patxi Gaztelumendiren eskutik, gaur Iparraldetik eta euskal kultura eta aldarrikapena uztartuz. Mireiari ezker Ezkeraldekoren berri izan dugu, hango greba komitekoa den aldetik. Aurretik grabatutako elkarrizketa izan dugu gaur. Gonbidatua Ane Salbador izan da, Euskal Herriko Etxebizitzaren Sindikatuen Sarearen bozeramaileetako bat. Amaitzeko, Euskal Herriko hainbat irrati libreen eskutik lurrraldeetako informazioa jaso dugu. Eskerrik asko Zintzilik, Hala Bedi eta Eguzki! Goazen kalera!

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *