Txokogorri

DominguezGaur, beti bezala, iritzi zutabearekin hasi gara, Kike Hozen eskutik. Gero, Oscar Aranda jaunarekin Bizkaiko kronika errepasatu dugu. Segidan, kolaborazio berrian, Nadia Dominguezek, feminismo eta antifaszismoaren arteko harremanari buruz hitz egin digu. Gaurko elkarrizketa Justizia Anderrentzat Plataformaren kideekin izan da. Patxi Gaztelumendik euskal kulturari begirra jarri gaitu Nor Nori Zer espazioan eta, amaitzeko, La Ilusa liburudendatik azken argitalpenen argibidea gurekin partekatu dute. Zure gustokoa izatea espero dugu. Ongi izan entzule maitia.

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *