Posts Tagged “antzerkia”

Azaroaren 13an programazioa aurkezteko egingo dugun zuzeneko Radiotxoua jakinarazi nahi dizugu. Aurten prestatzen ari garen irratsaio berezi hau 2 ordukoa izango da, Hika Ateneoan (Ibeniko kaia, 1), Bilbon. Radiotxoua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Bertan, etxeko esatarien parte hartzeaz gain zuzeneko musika eta antzerkia izango dugu. Ane Lindane, bakarhizketalaria, elkarrizketatuko dugu eta emanaldiak Lova Lois, poeta,…

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. https://archive.org/download/bidegorritik20200310/bidegorritik20200310.mp3 Descargar este podcast

Mikel Martinez aktorea eta tabernaria izan da 97 irrati librean. Bilbo eta antzerkia izan ditugu hizpide ordubetean. 80. hamarkadan Maskaradarekin hasi eta gaur egun Patxo Telleriarekin batera ikusten dugu Mikel antzerkia egiten. Bere obrak, bere lanak, bere abenturak kontatu dizkigu. Bilbon antzerkia bizi bizi dago gaur egun, eta etorkizuna baikor eta umoretsu ikusteko motiboak eman…

Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. https://ia801508.us.archive.org/8/items/bidegorritik20151015/bidegorritik20151015.mp3 Descargar este podcast