Posts Tagged “komikia”

Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua Imanol Murua…

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz aritu gara Unai Iturriagarekin. Mikel Laboaren abestiak entzun ditugu, eta saio amaieran talde berriagoen bertsio batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Mikel Laboa, musika, musikaria, historia eta istorioak, abestiak eta marrazkiak, Unai Iturriaga gidoigilearekin berbetan. Irrati emanaldia podcast bezala entzuteko: https://ia904700.us.archive.org/17/items/mugaldekotabernaMikelLaboa/mugaldekotabernaMikelLaboa.mp3 Descargar este podcast

Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Descargar este podcast


Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du. Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin….