Posts Tagged “zinemaldia”
Txoko Gorria magazinaren barruan Nor(k) Nori Zer?! euskal kulturari buruzko tartean arituko gara. Aste honetako saioan Negu Gorriak, Werne Herzog zinema zuzendariari emandako Donostia saria Zinemaldian eta Inurri itsuak filmaren estreinaldean ostiral honetan.
Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Descargar este podcast
#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. https://ia801504.us.archive.org/35/items/20150924bidegorritik/20150924bidegorritik.mp3 Descargar este podcast

