Kaixo
Duela hilabete edo zuregana jo genuen FMko 97irratiak eta lantaldeak emandako aurrera pausuen berri emateko. Bolada honetan asteroko bilerekin segitu dugu, baita lan esparru ezberdinetako aurrerapenekin ere.
Oraindik lehendabiziko lan esparrua da 100 bazkide lortzeko kanpaina; hala, Tas-Tasek utzitako errepetidorea ordaintzea lortuko dugu. Errepetidore honi esker Bizkaian Hala Bedi irratiak probintzia honetarako ekoiztutako programazioa entzun dezakegu. Hasiera nahiko ona izan da, 40 bazkide baino gehiago gara eta. Gainera, 4 hilabete dugu falta zaizkiguna lortzeko. Izan ere, FMko 97ari laguntzeko kanpainari eutsiko diogu pegatina eta esku-orrien bidez. Hala, eraikitzen ari den gure irratiaren berri emango dugu.
Programazio lan taldeak, 97an Bizkairako Hala Bedik emitituko duen irratsaio-multzoa asmatzen segitu behar du hemendik urtarrilera bitartean. Irratsaio-multzoa Araban ekoiztutako programazioan oinarritzen da, non tokiko irratsaio batzuk txertatzen ditugun. Bertan agertzen zaizkigu bai kolaborazioak (Escotilla, El Gallinero, eta Bizkaiko kronika), bai bertan ekoiztutako irratsaioak (Cuba Información y La Biblioteca Perdida) eta Arrosak ekartzen dituenak. (Ikusi batera doan dokumentua).
2014ko  urtarrilean  elkarrizketak,  beste  kolaborazio  batzuk  eta  beste  irratsaio  ezagunak  ere  hemendik  grabatu  ahal  izatea  espero  dugu;  besteak  beste,  Mar  de  fueguitos”,  “Las  Feuchas”,  ea.  Hauxe  posible  izango  da  Bilboko  Plaza  Barrian  muntatuko  dugu  estudioa  prest  dagoenean.  Hauxe  posible  izan  da  Asociación  de  Defensa  del  Consumidor  EKA-OCUren  laguntzari  esker.  Talde  honek  bere  bulegoaren  zati  bat  garai  baterako  utzi  digu,  grabatzeko  estudio  bat  muntatu  ahal  izateko.  Halaber,  Tas-Taseko  asanbladari  eskerrak  eman  nahi  dizkiogu,  behar  ditugun  ekipoak  utziko  dizkigulakoan.
Beste  albiste  on  bat.  Zarataseko  azken  asanbladan  jendea  oso  animatuta  zegoen,  Tas-Tas  itxi  ostean,  konpartsari  jarraipena  emateko.  Hala,  irrati  libreei  eta,  batez  ere,  FMko  97ari  euren  laguntza  ematen  segituko  dute.  Dena  den,  hauxe  posible  izango  da  gure  lan  taldeak  Zaratasek  antolatzen  dituen  ekintzak  lagundu,  sustatu  eta  bultzatzen  baditu.
Era  berean,  herri  mugimenduko  hainbat  eragilek  emandako  laguntza  eskertu  behar  dugu;  besteak  beste,  Hala  Bedi  irratiarena,  hauen  papera  aurrerago  aipatu  duguna  eta  ezinbestekoa  izan  dena;  Tas-Tas  irratiarena,  garai  baterako  errepetidorea  erabiltzen  utziko  diguna;  Komite  Internazionalistakena,  hasierako  bilerak  bultzatu  eta  euren  lokala  utzi  diguna  (Zirika)  –  beterik  zegoenean  Hikateneo  erabiltzen  genuen),  Euskadi-Kubari,  KEM-MOCi,  Cokearen  kontrako  koodinadorari  eta  Posada  de  los  Abrazos  deitutako  aterpeari,  dagoeneko  bazkideak  dira;  eta  bukatzeko  EKA-OCUri,  estudio  txiki  bat  muntatu  ahal  izateko  euren  lokalaren  zati  bat  utzi  digutena.
Era  berean,  bazkide  egiten  egon  zaretenoi  esker  eman  behar  dizkizuegu,  guregan  jarritako  konfiantzagatik.  Oraindik  bazkide  ez  zaretenok  orri  hau  betetzera  eta  guri  bidaltzera  animatzen  zaituztegu.
Esker mila FMko 97a irrati libre batek betetzea ahalbidetzen duzulako. Asteroko bilera irekia ostegunetan egiten dugu arratsaldeko 7etan Bilboko Zazpi Kaleetako La Boltsa Kultur etxean. Informatzen segituko dugu.
Agur.
97 FM irratia
 
				
