Asko  dira  Bizkaiko  gaztetxeek  jasandako  erasoak  (Plentzia,  Igorre,  Erandio,  /Katu…)  eta  ez  dugu  onartuko.
Aurre  egiteko  ordua  heldu  da,  nahikoa  da,  okupazio  mugimenduari  erasorik  ez!  Gaztetxeak  defendatuko  ditugu!
Horrexegatik  otsailaren  1ean,  arratsaldeko  18:00etan,  manifestazio  bat  burutuko  dugu  Bilboko  Udaletxetik.  Etorri!
                 
                
                97 irratia babestu nahi duzu?
                97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
                Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
                Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!