2015eko Hego Euskal Erdiko Udal eta Foru hauteskundeen ostean irakur-entzuteko testu bat, liburu hau eta 2015eko maiatzaren 8an Hika Ateneoan III. Xerezade Jaian irakurritako testua du oinarri.
Ez tiro egin piano jotzaileari. Truffauten filmean bazen bat, eta bazen tiro egiterik, Charles Aznavour akabatzerik. Are, tirokatzeko zioskun zuzendariak, abeslaria nagusitan zein astun izango zen jakitun-edo. Hemen ez egin tiro piano jotzaileari, ez baitago. Dena grabatuta dago.
Dena dago grabaturik, ez dago bandarik Silencio klubean. Hika ateneoan ere ez dago bandarik, ez idazlerik, ez bertsolaririk. Testuak idatzita daude. Gu ziplo eroriko bagina ere, testuak paperean jarraituko luke. Igoko litzateke beste norbait, testua irakurtzera. Ez tiro egin, beraz, irakurleei, ez akabatu mezularia, kaltea egina baitago.
Podcast-a jaisteko, sakatu HEMEN