Arañas de Marte: King Crimson-tik Kamasi Washington-era Arañas de Marten

imagesAste honetako irratsaioan, haritik tiratzeari ekin diogu eta King Crimson-en 1969an plazaratutako In the Court of the Crimson King izeneko diskatik Porcupine Tree-k 2007an sortutako Fear of a Blank Planet Cd-ra heldu gara. Bidean zehar, Peter Gabriel, Talking Heads edo Blondie-ren kantak aurkitu ditugu. Eskaera musikala ere entzun dugu: Gustave Holst-en Mercury, the Winged Messenger pieza, The Planets suit-etik aterata. Kamasi Washington saxofonista ipar-amerikarrak aurten sortutako diska hirukoitzetariko kanta batekin amaitu dugu.

Download this podcast

Kantak:
King Crimson – 21st Century schizoid man
Peter Gabriel ; Robert Fripp – Here comes the flood
Blondie – Heart of glass
Talking Heads – Once in a lifetime
Porcupine Tree – Way out of here
Japan – Quiet life
Gustave Holst (Owain Arwel Hughes, Royal Philarmonic Orchestra)- Mercury, the winged messenger
Kamasi Washington

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude