Lur eta Murmur: Bizkaiko sagardoaz Txanpi Zamalloarekin solasean

foto_70_cEtxean, kotxean, lantegian, eskolan, baserrian… edonon zauden entzule hori. Lurraren ahotsa entzun nahi? Ongi etorria Lur eta Murmur irratsaiora!

Txotx garaia hasi da ere Bizkaian eta bertako sagardoa kupeletatik ateratzen hasi da dagoeneko. Txotx garaiaz eta sagardoaren munduaz hitz egiteko Zornotzako Uxarte sagardotegiko Txanpi Zamalloarekin solastu gara gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Soñadores Natos taldearen Amalurra abestia entzun eta gero.

Ondoren, datozen bi asteotan izango diren hainbat azoken berri eman dugu eta azkenik Topatu gazte komunikazio proiektuan “agroindustrian pitzadurak sortzeko” ireki berri den Txilintxoie blogaz informatu dugu.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude