Aste honetako irratsaioan, Durangoko azokaren 50 urtebetzea ospatzeko Gerediaga elkarteak plazaratutako Kantuz izeneko liburu-diskaren eskutik, euskaraz egindako musikaren azken 50 urteak errepasatzen ditugu. Batzuk disko hirukoitzatik aterata dira, beste batzuk guk aukeratuak dira. Bada, Itoiz, Mikel Laboa, Kortatu, Imanol eta Amaia Zubiria, Lisabö, Oskorri, Doctor Deseo eta Petti Xabier Leten kantak bertsioak egiten, Gari (Hertzainak) edo Ruber Ordorika jaunaren kantak entzungo ditugu saio honetan.
Gustatzea espero dugu!
Kantak:
Mikel Laboa – Txinaurria
Imanol & Amaia Zubiria – Koplak
Ruper Ordorika – Zaindu maite duzun hori
Petti – Xalbadorren heriotzean (X. Lete)
Itoiz – Lanbrora
Zea Mays – Elektrizitatea
Oskorri – Adela
Doctor Deseo – Ni naiz (X. Lete)
Kortatu & Mikel Laboa – Ehun ginen (M-ak)
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda & Bingen Mendizabal – Lagun bat
Gari – Aitormena (Hertzainak)
Lisabö – Laztan isilen deiadarra