1966an, La Selba etxea hutsik geratu zen, Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) biztanleei jabetza kendu zienean, Aragoiko iparraldeko hainbat herri txikirekin gertatu zen bezala. 2010ean, lagun-elkarte bat hasi zen etxea birgaitzen eta inguruko ortuak, fruta-arbolak eta olibondoak berreskuratzen. Baina dirudienez, Konfederazioak eta instituzioek “ez dute nahi jende autonomoa mendietan, kontsumitzaileak baizik”. Gaurko elkarrizketan, La Selbako kide Kora Herrerorekin hitz egin dugu CHEk jarritako salaketaren aurrean martxan jarri duten erresistentzia eta elkartasun kanpainari buruz. (Elkarrizketa gazteleraz)
Lur eta Murmur: HERRIAK BIZIRIK! La Selba aurrera!
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!