Arratsalde on lagunok!!
Programa honekin, gure 3. denboraldia hasi dugu! Aurten ere asteroko programak egingo ditugu, espero dugu aurreko denboraldian baino txukunago aritzea.
Politikako berriekin hasi gara. Lehenik eta behin, Zagreben, Udalak Titoren Enparantza (Trg Maršala Tita) deitzen zenari izena aldatzea eta Kroaziar Errepublikaren Enparantza (Trg Republike Hrvatske) deitzearen erabakiaz aritu gara. Zagrebeko zentro-ezkerreko Udalak bere eskuin muturreko bazkideen presioaz hartutako erabakia hau oso polemikoa eta protestatua izan da.
Beste alde batetik, inkesta batez hitz egin izan dugu: Gallup AEBtako enpresak egin duen inkesta baten arabera, Jugoslavia ohiko biztanle gehienek Jugoslaviaren desagertzea oso modu txarrez ikusten dut. Iritzi hori erabat nagusi da Serbian, Montenegro, Bosnian eta Mazedonian eta tarte estuagatik nagusi Eslovenian (gogoan izan dezagun independentzia planteatu zuen lehen Errepublika izan zela). Kroazian eta Kosovon, ordea, gehiengoa dira bestela pentsatzen dutenak, egungo egoera nahiago dutenak. Datu hauek, hausnarketarako bide eman digute.
Programa hau bukatzeko kirolez aritu gara, batez ere (gizonezkoen) Europako Saskibaloi Txapelketaz. Txapelketa honetan, bi talde jugoslaviarren artean jokatu dute finala, txapelduna Eslovenia izan delarik, Serbiari 93-85 irabazita. Kontutan izan behar da Eslovenia oso herri txikia dela, 2 milioi biztanle eskasekoa, eta saskibaloi txapelketa honetan nagusitasun handia erakutsi duela. Bestalde, Serbiak baja asko izan dituen arren, meritu handiko bigarren postua lortu du. Kiroltasuna nagusi izan da bi taldeen artean, eta hori ere, pozgarria da.
Bestalde (gizonezkoen) Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-faseaz aritu izan gara. Lau talde jugoslaviar ohik dute sailkatzeko aukera, Serbiak ia eginda du, Kroazia ere egoera onean dago, eta ziurrenik Montenegro eta Bosnia bigarren txandara joan beharko dira, zeharkako bidearen bidez. Zortea laurei!!