Bihar,  urtarrilak  30,  97  Irratiak  saio  berezia  emango  du  Greba  Orokorrari  jarraipena  egiteko.  Saioa  8:30etatik  14:30etara  izango  da  goizean,  Hala  Bedirekin  batera  ekoizten  dugun  Suelta  la  Olla  irratsaioa  luzatuz,  eta  17:00etatik  19:00etara  Zebrabidearen  ordutegia  grebara  egokituz.  Entzun  eta  parte  hartu!
Saio berezia: Greba Orokorra
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!
				
