Gaurko irratsaioan BILTOKIAri buruz hitz egingo dugu. Biltokia tresna-kutxa birtual bat da, herri mugimenduetatik sortutako ezagutza, dinamika, metodoak eta tresnak gordetzen dituena. Kutxa hau da Joxemi Zumalabe Fundazioaren Bor Bor (k) Herri Jakintzen Laborategiko azken esperimentua. Nola egin den material guztiaren batuketa eta sailkapena, eta nola funtzionatuko duen hobeto ulertzeko, Ainhoa Narbaizarekin solasean egon gara.
Lur eta Murmur: BILTOKIA: herri mugimenduentzat tresna-kutxa
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!