Lur eta Murmur: Morelos eta borroka herritarra

Lur eta Murmur: Morelos  eta  borroka  herritarra

Lur eta Murmur irratsaio honetan, Mexikora joan gara, Popocatépetl sumendiren lurraldeetara. Samantha Cesar Vargas eta Juan Carlos Flores izan dira gure gonbidatuak, Moreloseko Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak. Morelosen Italiar eta Espaniar Estatuko enpresa batzuk eraikitzen ari diren megaproiektu energetikoaren ondorioei buruz hitz egin digute, eta horren aurrean antolatzen ari den herri erresistentziari buruz.

Entzun HEMEN

Agendan, berriz, koronabirusa gora eta behera, etxetik elikadura burujabetza sakonean ezagutzeko, bultzatzeko eta martxan jartzeko proposamenak batu ditugu:

Dokumental bat: BIDE BERRIAK: Elikadura Burujabetza Euskal Herrian

Zer jaten dugu? Nola ekoizten da? Nolakoa da ekoizleen egoera?… Ordu beteko dokumental honetan, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren protagonistak azaltzen digute nola eraikitzen duten hura egunez egun.

Liburu bat: Manaobu Fukuokaren La revolución de una brizna de paja

Fukoka japoniarra, nekazari, biologo eta filosofoa, nekazaritza naturala izeneko metodoa aurkezten du liburu honetan. Pestizidarik gabe, herbizidarik gabe eta goldatu gabe egiten den nekazaritza, eta horrek daukan harremana hezkuntzarekin, nutrizioarekin, espiritualitatearekin eta naturarekin.

Podcast bat: Argiako 21. podcasta: Martinika eta Guadalupe kutsatu dituzte intsektizidekin

Gaur egun osoki kutsatuak dira Frantziaren menpe diren bi irla horiek: lurrak, urak eta herritarrak, guztiak kutsatuta, Chlordecone izeneko intsektizida erabileragatik. Borroka ekologista ikuspegi dekolonialistatik eramateko beharra argi uzten du eskandalu horrek.

Webgune bat: BaserrikoPlaza.eus

Baserritar eta eragile ezberdinen artean COVID-19aren inguruko krisialdiari erantzuteko tresna hau sortu dute. Egoera honek tokiko baserritar eta ekoizleek elikagaiak saltzeko eta herritarrok horiek eskuratzeko ditugun zailtasunei aurre egiteko gunea.

Instagramer bat: @maitanecabeza

Biochef praktiketan, sasoiko produktuak eta garaian garaiko sukaldaritza bultzatzen du. Errezeta sinpleak eta argazki ederrak kalitatezko jakiak prestatzeko, osasuntsuak eta goxoak.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude