Lur eta Murmur: 2021eko elikadura-sistemei buruzko NBEren goi-bilera: botere korporatiboaren setioa

Lur eta Murmur: 2021eko  elikadura-sistemei  buruzko  NBEren  goi-bilera:  botere  korporatiboaren  setioa

2019aren amaieran, António Guterres Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak Elikadura-sistemei buruzko goi-bilera deitu zuen, Munduko Ekonomia Foroak eskatuta.

Elikagaien ekoizpenarekin lotutako sektoreek (nekazariak eta arrantzaleak) eta horiek babesten dituzten gizarte-mugimenduek hasiera-hasieratik kritikatu dute ekitaldi hori, bai funtsagatik, bai formengatik.

Via Campesinak gardentasunik eta legitimitaterik gabeko prozesu gisa interpretatu du irailaren amaieran egin den goi-bilera hori, eta fundazio pribatuek, korporazioek eta multinazionalek elikagaien ekoizpenarekin lotutako espazioen erasoan aurrera egiteko ahalegin gisa, ekoizle txikiak eta horien aldeko mugimenduak baztertuz.

Cecilia Elizondo eta Peter Rosset Mexikoko Hegoaldeko Mugako Ikastetxeko irakasle, ECOSUR eta SOCLA Agroekologiako Latinoamerikako Zientzia Elkarteko kideek goi-bilera horren helburuak, garapena eta ondorioak zehaztu dizkigute.

* Programa honetako elkarrizketa nagusia gaztelaniaz egiten da

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude