Viva Honduras! esan zuen El Salvadorretik Espainiako uktraeskuineko alderdi bateko morroi batek. Geroztik asko aldatu da ertamerikako aipatutako herria, batez ere 2009tik pairatu izan dituen estatu kolpe, hauteskudeetan putxerazoak, iruzurrak eta estatu batuetako etengabeko eskusartzea egoera aldatu.
2021eko azaroaren 28an ospatutako hauteskudeetan Xiomara Castrok lideratzen zuen LIBRE (Libertad y Refundacion) alderdiko zerrendak irabazi ziolako, ofizialismoaren ordezkaria den Alderdi Nazionalari.
Gobernua osatzeko hainbat arazoak gainditu ostean, ematen du Hondurasek ALBA garaiko herri aurrerakoiaren bidea jarraitzeko pausuak ematen hasi direla. Bitartean, Honduraseko Via Campesinako kide esanguratsu bat eta Bizilurreko laguna den Rafael Alegria, INA (Instituto Nacional Agrario) zuzendari ordea izendatu berri da, eta berarekin hitzegiteko aukera izan dugu.
Rafael Alegria Via Campesinako mugimenduaren aurpegia izan da Hondurasen azken urteetan zeinetan agronegoziaren kontra borrokatzeagatik jazarpena jaso izan duena. Berak kontatuko digu nolakoa den aurkitu duten panorama eta zeintzuk erronkak dituzten datozen urteetarako.
Dena den, ez dugu baserritarren ahotsak alboratuko, eta horretarako Via Campesinako kidea den Wendy Cruz ere elkarrizketatu dugu ere. Wendy nekazal militante historikoa izateaz gain, gertutik bizi izan ditu bere herriak izan dituen erronkak, mehatxuak eta aldaketak, eta horregatik badaki zer eskatu behar zaion gobernu berriari. Eta ez dute etsiko, oraingoan aliatuak badira ere.
Elkarrizketa, Hondurasen dabilzen Bizilurreko kideek, Mariak eta Maitanek egin dituzte eta hemendik, 97FM estudiotik, gure agurra eta eskerrik beroena lortutakoagatik, jakin badakigulako ez dela batere erraza izan! biba honduras eta biba zuek!!