 
                        Mugaldeko  taberna  saio  kulturala  izango  denik  ezin  esan,  baina  kultura  ere  egongo  da.
Hau  Ez  da  programa  filosofikoa  izango,  baina  pentsatzeko  aukera  eskainiko  dugu.
Musika  entzungo  da  hemen,  baina  ez  da  irrati  formula  bat  izango,  ez  gara  musikan  adituak  izango,  musika  adituko  dugu.
Elkarrizketak  maite  ditugulako,  jendearekin  berba  egingo  dugu,  tabernetan  egiten  den  bezala.  
Gabriel  Arestiren  antzerki  obra  batetik  hartutako  ideia  da.  Taberna  batean  musika  dago,  elkarrizketak,  gogoetak,  bronkaren  bat,  rollo  atseginak  eta  imajinatu  ditzakegun  gauza  asko.  Bilboko  taberna  euskaldun  bat  edo  da  Mugalde.  Berria  eta  egungoa.  Eta  betikoa  izan  nahi  du.
Zatoz  zu  ere,  Mugaldeko  tabernara,  tarte  atsegina  izatea  espero  dugu.  Honki  jina. 
 
				
