Kontzertuak sarritan lotzen dugu – inkonszienteki – hirietan edo herrieteko gune urbanizatuetan egin behar den jarduera batekin. Bertan jaten eta edaten den arren, garrantzia duena musika da. Hala ere, bada musika, landagunea eta elikadura lotzeko beste modu bat, adibidez EHZ festibalak demostratzen duen bezala. Baina ez da gaur Lur eta Murmurrera dakarkizuegun abidibidea.
Agroekologia eta musika. Gorputza eta arima berdin elikatu behar dira. Gorputzaren ardura elikagaien ekoizleengan lagako dugu, hots, baserritarrengan. Arimarena aldiz, artistengan. Euskal kulturaren arlo bi hauek ondo uztar daitezkeela aspaldian erakusten digu EHKOlektiboak, 2017tik hain zuzen, adibide esperimental honen lehenengo saiakera egin zutenean. Honi, Baserriko Uzta deitu zioten.
EHKOlektiboak kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batzeko helburuarekin antolatutako ekimena da Baserriko Uzta. Baserria, laborantza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimena da. Urtaro bakoitzean, EHKO etxalde baten ateak eta musikari baten doinu kutxa zabalduko ditugu. Hala, bien bizibidea, nola, egunerokoa ezagutzeaz gain, beraien uztaz gozatzeko.
Joan den udan, Atxondoko Biezko baserrian ospatu zen sasoiko uzta ospatzeko edizioa. Datorren azaroaren 18an Lapurdiko Arbona herrian ospatuko da aurtengo azkena, zeinek Miren Arbaiza, “MICE”, izango duen kartel-buru bezala.
Baserriko Uztari buruz sakontasunez hitzegiteko EHKOlektiboaren kidea den Olivier Doyhenard elkarrikzetatu dugu Lur eta Murmurren. Entzun HEMEN!