Posts Tagged “Alternatiben Herria”
Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu…
Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbora dator. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzaa ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartaren ardatz nagusiak jarraituz eta Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinen topagune komuna izan nahi duena. Hilabete arinago eragile eta kolektibo ezberdinek aurkezpena egin dute Unamuno Plazan, eta irratira…