Posts Tagged “haziak”
Venezuelako El Maizal komunako kideek, urteurrena ospatzen dute aurten. 10 urteko erresistentzia: herri autogestioa, ekoizpena eta ondasun komunen kolektibizatzen. Baina kapitalaren erasoen aurrean, egoera zail batean daude, bereziki haziak lortzeko. Euskal Herriko hainbat eragile internazionalistek elkartasun kanpaina abiatu dute. Gaur Saul Curtokin hitz egin dugu El Maizal eta kanpainari buruz. https://ia801401.us.archive.org/24/items/20190618LurEtaMurmurElMaizal/20190618%20LurEtaMurmur_El%20Maizal.mp3 Download this podcast
Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da, urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen…