AHT-ren aurkako bizikleta martxa Bilbora iritsi da

AHT-ren  aurkako  bizikleta  martxa  Bilbora  iritsi  da

Gaur eguerdian Bilboko Abando tren geltokiaren aurrean AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzaileak ekintza bat burutu du. Tropela Plaza Zirkularrera iristerakoan biluztu eta eseri egin da zirkulazioa moztuz. Txirrindulariek “AHTk biluzten gaitu” lelodun pankarta bat erakutsi dute.

Ekintza honen bitartez adierazi nahi dugu AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean jendearen prekarietatea eta murrizketak haundiagotzen ari direla. Honen errudun nagusietako bat Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) da eta horregatik bere buelgoaren aurrean gauzatu dugu gaurko ekintza.

Ertzaintza berehala agertu da eta bi lagun eraman ditu komisaldegira identifikatzera. Trafikoa hamar minutuz etenda egon da eta kotxe ilara handiak sortu dira. Gaur Bilbo Zaharreko Plazan bazkaldu ondoren txirrindula martxa Basaurira joango da eta bertako Txarraska Gaztetxean martxaren balorazioa burutuko da.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude