Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Irudiaren lana

Eremuz Kanpo: Eremuz  Kanpo:  Irudiaren  lana

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak

Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.  Eta Jean Luc Godardek esan bezala: zineman planoa arazo politikoa da.

Dela gizakiaren eskua edo naturaren higadura, dela prentsaurrean agertu behar duen gizon-emakume publikoa zein Bilbo inguruko mendiek osatzen duten paisaia menditsua, forma orok atzean bere lana darama. Hori hartuko dugu gaur aitzakia: irudiaren lana.

Mintzagai, berriz, William Shakespearen Julio Zesar, HBOren Rome, Andrei Tarkovskiren Ivanen Haurtzaroa eta David Lynchen Twin Peaks, Kevin Spacey eta Joxe Ripiauren Kaiser Sose, Mikel Laboa eta BBCk igorritako bideo bat, agian entzuleak gogoratuko duena.

Abenduak 7, igandea, iluntzeko 22:00etan 97.0 FMan. Edo orain eta hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude